XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) errukigarrizko lanak,
sarri-sarritan gertaten jakez
siñismen guztiz okerrak,
eguraldi onaz goizean pozik,
Arratsaldean negarrak
.

Egun abarrak.

Josetxok, sendotu zanean, jarraitu eban len legez Txotxo Tontorren txalupan: goizean goizetik joaten zan egunaro txalupara, ta itxasora joan-etorria egin, txalupa garbitasunak eta beste arazoak amaituten ebazanean, etxeratuten zan; ikasi ebazan arrantzuko bizibidean egiten zirean arazo guztiak, eta ekandu zan itxasoan ibilten, eguraldi onakaz zein txarrakaz.

Eladitxo, portura agerralditxoa egin barik etzan egoten, txalupak etxeratuten zireanean; areek begi baltz ederrak ezin egon zirean Josetxo ikusi baga itxasotik etorrenean.

Neskatotxo aberats, ondo jantzia ta obeto apaindua joaten zan, a mutiko nekezale, itxasora eroan oi diran lez, erropa zar adobatuakaz ebillena ikustera.

Zein biotz ederra Eladitxorena! Ez ebazan ikusten mutiko aren erropa zarrak, ezpada, mutikoa bera baiño!.

Zortzi illebete arrantzuan igaro ebazanean, agertu jakan Josetxori eretia joateko Bilbon egoan ontzi batera, agintariaren ogipeko.

Aita-amak, ikusirik mutikoaren burubide sendoa itxasketarako, erabagi eben joan eiteala gura baeban, zegaitik zalako gizon ona ontzi atako agintaria.

Josetxo pozik egoan ereti onegaz itxasketara joateko, ta urrengo egunean asi zirean gurasoak abiamenak egiten, mutikoaren soiñeko ta enparauakaz.